Bobi

Bobi desagertu zen, gaur itzuli da / Bobi avait disparu, aujourd'hui il est revenu

Visuel du projet Bobi
Réussi
206
Contributions
22/10/2022
Date de fin
13 240 €
Sur 13 000 €
102 %

Bobi

*Plus bas en français AURKEZPENA Nola hasi zen dena Patrice Dumora dut izena, baina « Watson » ezizenarekin ere ezagutua naiz. 66 urte ditut eta 19 urterekin hasi nintzen kantari, beraz abentura honen laburpena egitea ez da gauza erraza niretzako. Landetan ekin nion pasioa plazaratzeari, folk eta dantzaldi taldeetan. Tarbesen ikasle nintzela, Imanol Larzabal ezagutzeko aukera izan nuen, Francoren heriotza zela eta antolatua izan zen kontzertu handi batean. Parte hartzaileen artean, Imanolez gain, Isabel Parra eta Paco Ibañez egon ziren, besteak beste. Beste bi lagunekin batera sortu genuen taldeak eman zion hasiera kontzertuari. Esperientzia paregabea izan zen gure sorkuntzak jendetza horren aitzinean kantatu ahal izatea, halako musikari handiak ondoan genituela. Musika hartu nuen bide eta bideak Euskal Herriraino ekarri ninduen. Urria taldeko Robert eta Jean Michelek ireki zizkidaten, hain zuzen ere, Euskal Herriaren ateak. Akizetik Baionara, bidaia txikia baina jauzi erraldoia, musika eta euskara uztartu bainituen lehen aldiz. Ezer gutxi iduri lezake batzuentzat, baina berebiziko garrantzi izan zuen honek niretzako. Agian bada oraindik Juan Paquito edo Gazteok taldeez oroitzen denik. Euskal Herria plazaz plaza zeharkatzen genuen. Garai hartan hasi zitzaidan neure kantuak sortzeko grina. Zenbait urte beranduago asebeteko nuen gogo hura, Akelarre taldearen kantaria nintzelarik, hain zuzen ere. Kantaria izateaz gain kantugile bilakatu nintzen Akelarreren baitan. Ordurako, euskara ikasten hasia nintzen eta sortu ditudan kantu guztiak euskaraz sortu ere. Bakarlari ibilbidea 2010an, « Patrice Dumora Watson » bakarkako lehen diskoa kaleratu nuen. Orain, bigarren bat sortu dut: « Bobi » Baina, zer dela eta Bobi? Bobi, lehen diskoan den kantu batean agertzen da: “Zer gertatu zaio Bobiri?” kantuan. Bigarren diskorako kantu honen segida idatzi nuen, 10 urte berririk eman gabe egon ondoren itzuli zaigun Bobiri ongi etorria emateko. Horrelaxe eman ditut azken 8 urteak, “Ongi Etorri Bobi” kantuari bidelagunak atzematen, kantu berriak sortzen. Inguruneak elikatzen nau, batez ere, sorkuntza prozesuan: alabek autoan eginiko inprobisazioa, kaleko leiho batetik isurtzen den doinua, nire sakelako grabagailuan ematen ditudan ideia aztarnak edonon naizela... eta gero zati guzti horiek dantzan ematen ditut, batzuk txirikordatuz, beste batzuk mastekatu, bota, eta berriz mastekatu, urratsez urrats kantu berriak sortuz. Kantuen artean bada Amets Arzallusen testu bat ere, 2018ko emanaldi batentzat musikatu nuena, edota Tom Waitsen kantu baten bertsioa. Batzuetan musika banuen, baina ez hitzak, eta Beltzane Obanos eta Ortzi Idoate ibili dira, nik grabatutako zenbait “lalala” hitzekin janzten. Prozesu luzea, zalantzarik gabe, baina helmugara iristear gara. Azkenean. Kantuak, eginak. Grabaketak, eginak. Orain, kaleratzea besterik ez dugu falta. Bidelagunak Bakarkako diskoa, bai, baina ez. Musikari baten bizitza topaketez egina baita eta disko hau ez litzatekeelako gauza bera bertan parte hartu duten musikari eta lagun handi horiek gabe: Frederic Gaillardet (Gazteok,The Voice, Manu Dibango, Laurent Voulzy, Jean Louis Aubert, Véronique Sanson), lagun handi eta zahar bat. 1984-an ezagutu genuen elkar, Gazteok taldean. 8 urteko abentura eder bat partekatzeko aukera izan genuen eta gauza anitz ikasi ditut bere ondoan. Bere pianoaren tekla doinuak nire diskoan entzuteak hunkitzen nau, zinez. Maddalena Luzzi (Madda, Banda Brisca, Saltoka, Joxe Replay eta hainbeste kolaborazioak musikan eta antzerkietan) Genovatik (Italia) datorkigu, baina bada 10 urte baino gehiago Euskal Herrian bizi dela. Eskusoinu eta ahots paregabea, azken urteetan, berarekin batera musika une bikainak gozatzeko aukera izan dut. Raphael Ferreira (Iron eta Maider, Samain, Hypnosis, Maialen Errotabehere, Alain Bonin) baxu jolea, eta a ze baxu jolea! Duela urte batzuk, proiektu batentzako elkarrekin jo genuen eta, proiektuak porrot egin bazuen ere, nire baitan atxiki nuen bere trebezia ikaragarria. Pierre Sanglarekin (Kalakan, La Compagnie des Musiques Télescopiques) antzeko esperientzia izan nuen. Gure talde baten bateria jolea ordezkatzera etorri zitzaigun eta esperientzia harrigarria eta bikaina izan zen. Betidanik gurekin jotzen zuela zirudien. Romain Larregain. (Samain, Prophetic Scourge, Iron eta Maider, eta Titan ) L’Atabal Rock Eskolan ezagutu nuen. Bertan, gitarra irakasten du eta Metal tailerra zuzentzen du. Behin « Cry me a river » landu nuen nire kantu ikasleekin eta, minutu batzuk geroago, Romain entzun nue gitarran Barney Kesselen moldaketa jotzen. Liluraturik utzi ninduen! Paxkal Etxeparek grabaketa eta nahasketak zuzendu ditu. Ezin nuen hobeagorik espero nire bigarren disko honentzako. Zertaz ari naizen ulertu nahi baduzu, aski duzu bere produkzioak entzutea (Zetak, Kalakan, Titan, Kaotiko, Vendetta, Su Ta Gar). Benetan zoriontsua naiz nire kantuak bere esku trebeen artean utzirik. Lorentxa Saraguetak lan grafiko guzia egin du. Finezia handiko lana, zalantzarik gabe. Segituan harrapatu zuen diskoaren ur sakonetako zentzua eta halaxe islatu bere proposamen guztietan. Lorentxak, diskoaren nortasunari beste zertxo bait gehitu dio. Alkimia Productions, Odei Barroso-k "teaser"a eta bideoa egin ditu Bidelagun guzti horiek bihotzetik eskertu nahi nituzke nire diskoari ekarri dioten bolumenagatik. Haiek gabe deus ez litzateke gauza bera izango. PRESENTATION Je m’appelle Patrice Dumora. Chez moi, au Pays Basque, on me connait sans doute aussi sous mon pseudo « Watson » J’ai commencé à chanter dans les Landes dans des groupes folk ou de bal, et à 24 ans, émigré au Pays Basque où je me suis senti adopté. J’étais attiré par ce pays. Pendant mes études à Tarbes j’avais fait la connaissance de Imanol Larzabal . C’était à l’occasion d’un concert où on fêtait la mort du caudillo Franco. Imanol,Paco Ibañez et Isabel Parra étaient sur l’affiche et j’ouvrais, avec 2 copains, le concert pour chanter quelques morceaux de notre composition. Plus tard, deux amis dacquois, Robert et Jean Michel, musiciens du groupe Urria m’ont encore rapproché du Pays Basque, musique et euskara. Jusqu’au moment du grand saut, des Landes vers Bayonne . Peu de chose en fait, mais pour moi ce fut décisif . Certains se souviendront de Juan Paquito et de Gazteok . Pendant ces années là, j’ai ressenti le besoin de faire ma musique, puis, ayant entretemps appris l’euskara, c’est avec le groupe Akelarre, que j’ai commencé à écrire des morceaux. Avec eux, 5 albums et mes premiers pas comme auteur compositeur, interprète. Mon premier album solo « Patrice Dumora Watson » paraîtra en 2010. Je suis en ce moment en train d’enregistrer un second album : « Bobi » L’idée de départ fut de donner une suite à la chanson « Zer gertatu zaio Bobiri ? » (Que lui est-il arrivé à Bobi ?), un second épisode pour le feuilleton « Bobi ». Il est donc de retour, 10 ans sans nouvelles, « Ongi etorri Bobi » La composition des autres chansons s’est étalée sur les 8 dernières années. Mes filles qui, à l’arrière de la voiture, improvisent un air, une mélodie qui s’échappe d’une fenêtre alors que je passe dans la rue et tous ces bouts de chansons qui trainent sur mon magnétophone et que je retricote pour en faire des chansons. Ensuite, une commande pour un spectacle en 2018 sur un texte d’Amets Arzallus et une reprise de Tom Waits. Beltzane Obanos et Ortzi Idoate ont mis des mots sur mes « La la la … » puis bien sûr l’envie d’enregistrer tout ça et vous le faire entendre. La vie d’un musicien est faite de rencontres. Certaines sont courtes et intenses et laissent un souvenir très fort. Ce sont mes amis et ils m’ont fait l’honneur de participer à ce disque. • Frederic Gaillardet (Gazteok, The Voice, Manu Dibango, Laurent Voulzy, Jean Louis Aubert, Véronique Sanson), mon frérot, mon vieux copain. Nous nous sommes connus en 1984 alors que nous jouions dans le groupe Gazteok. Ce fut une belle aventure de 8 ans, aventure musicale et humaine. Il apparaîtra dans une chanson et une pièce musicale. • Maddalena Luzzi (Madda, Saltoka, Banda Brisca, Joxe Replay, et tellement de collaborations dans la musique et le théâtre) vient de Gênes en Italie. Elle vit au Pays Basque depuis plus de 10 ans. C’est une virtuose de l’accordéon diatonique et a une voix tellement émouvante. J’ai le grand plaisir de jouer avec elle régulièrement depuis quelques années. • Raph Ferreira (Iron eta Maider, Samain, Hypnosis, Maialen Errotabehere, Alain Bonin) joue de la basse. Il y a quelques années, nous avions eu ensemble une répétition pour un projet qui n’avait pas vu le jour. Je me souviendrai toujours du plaisir que j’avais eu à chanter littéralement porté par le son de sa basse et la qualité de son jeu. • Même sensation mais lors d’un autre concert avec Pierre Sangla (Kalakan, La Compagnie des Musiques Télescopiques, etc.). Il venait au pied levé remplacer le batteur absent, sans connaître un seul morceau de notre répertoire. C’était comme s’il avait toujours joué avec nous, incroyable ! • J’ai connu Romain Larregain (Samain, Prophetic Scourge, Iron eta Maider et Titan) à la Rock School L’Atabal où il enseignait la guitare et dirigeait l’atelier Métal. J’enseignais « Cry me a river » à mes élèves. En passant devant sa salle de classe, je l’entends jouer l’accompagnement de ce standard de jazz, version Barney Kessel. Par son apport, il a transfiguré mes chansons. • Paxkal Etxepare (Sutagar, Zetak, Esne Beltza, Kaotiko,Vendetta,Titan, Kalakan) a conduit les séances d’enregistrement et réalise le mixage . J’aime son écoute et son exigence. Il suffit d’écouter les albums qu’il a enregistrés et mixés pour se rendre compte que je suis un veinard qu’il ait accepté de produire celui-ci. • Lorentxa Saragueta a fait tout le travail graphique et réalisera le clip de « Ongi etorri Bobi ». J’ai adoré son travail (et quel travail, quand on sait que le procédé qu’elle utilise est le « stop motion »). Vous pourrez le voir sur YouTube : « Egunero » des bizkaiens de Gatibu, pure poésie. • Alkimia Produktions, Odei Barroso ont réalisé le « teaser » de présentation et un clip vidéo Tous ces amis ont transfiguré mes chansons. Je les remercie de tout cœur.

À quoi servira la collecte

Diru bilketa honekin "Bobi CD" honen produkzio guztia pagatuko dut. Avec l'argent recueilli je paierai toute la production de cet album "Bobi" Enregistrement et mixage : 6600,00€ grabaketa eta nahasketa Masterisation : 858,00€ masterra Travail graphique PAO 1000,00€ lan grafikoa SDRM 619,75€ SDRM Promotion 1500,00€ promozioa Clip et teaser 2250,00€ bideoak

Contreparties

Contrepartie star

1CD et carte dédicacée - CD 1 eta karta dedikatu bat

25 €

  • 148 contributions
1 CD ou 1 téléchargement

Livraison estimée : novembre 2022

1CD + Watson en concert privé / CD 1 eta Watson-en kontzertu pribatu 1

400 €

  • 3 contributions
1 CD et un concert privé de Watson

Livraison estimée : novembre 2022

Faire un don

Je donne ce que je veux